Aran haranera mendiko eski irteera egingo du asteburuan Anaitasuna Mendi Bazkunak

Maxixatzen.eus 2018ko api. 16a, 13:40

Datorren asteburuan Aran haranera mendiko eski irteera egingo du Anaitasuna Mendi Bazkunak. Izen ematea asteazkena baino lehen, apirilak 18, egin beharko da Lopetegi Iturgintzan.

 

Anaitasuna Mendi Bazkunako bazkideek 60 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 70 euro. Larunbatean, 06:00etan, liburutegi parean izango da irteera, eta lehen helmuga Mulleres mendira —1.660 m.— joango dira. Igandean, berriz, Col deth Nebot —1.100 m.— mendira igoko dira. Mendi Bazkunak federatua izatea komenigarria dela jakinarazi dute, elkartea ez baita ezeren erantzule egingo.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide