Hiru zauritu Aizpurutxon izan den bi autoren arteko istripuan

Maxixatzen.eus 2018ko api. 15a, 19:54

Bi autoren —Ford Focus eta Renault Trafic— arteko istripua izan da arratsaldean Azipurutxon. Hiru lagun zauritu dira, tartean bi adin txikiko. Istripua izan duen auto gidarietako bat autoan harrapatuta gelditu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute autotik; oinak harrapatuta gelditu zaizkio auto gidariari.

 

Hiru zaurituak Donostia Ospitalera eraman dituztela jakinarazi du Trafiko Zuzendaritzak. Aizpurutxotik gertu izan da istripua, 24. kilometroan. Autoak errepidetik kendu bitartean, errepidea itxita gelditu da bi noranzkoetan. Ezbeharreko bi autoak 19:30ak aldera kendu dituzte bidetik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide