Passepartout taldeak 'Sinergia' diskoaz hitz egin du Euskadi Irratian

Maxixatzen.eus 2018ko api. 14a, 09:28

Passepartout taldeak 'Sinergia' diskoa aurkeztu zuen, atzo, ostirala, Euskadi Irratiko estudioetan. Arantxa Iturbe saioaren gidariak 'Arratsean' sortzaileen txokoa saioan elkarrizketatu zituzten sortzaile azkoitiarrak. Aurrera begira, disko berria aurkezteko maiatzaren 18an egingo duten aurkezpen kontzertua prestatzen ari direla, eta dituzten helburuak zein diren ere azaldu dituzte, besteak beste. Diskoko kanten inguruan ere hitz egin dute Tomas Lizarazuk, Xabi Arrietak eta Itzi Beitia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide