Xabi Prieto Realeko kapitaina agurtu du Igor Zubeldiak bideo batean

Maxixatzen.eus 2018ko api. 12a, 12:54

Xabi Prieto Realeko kapitainak herenegun jakinarazi zuen denboraldi honen amaieran futbola utziko zuela. Atzo emandako prentsaurrekoaren ondoren, gaur gizonezkoen lehen taldeko jokalariek banaka Realean egindako 15 urteko ibilbidea eskertu diote. Horien artean da Igor Zubeldia Realeko jokalari azkoitiarra: «txikitatik nire idoloa izan zara eta zurekin aldagelan izateko aukera izan dut. Eskerrik asko, benetan. Aupa hi!».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide