2018/04/20 20:00 - 21:30

Kontzertua

Marea Urdinaren kontzertu solidarioa

Marea Urdinaren kontzertu solidarioa
Baztartxo, Azkoitia

Marea Urdinaren aldeko kontzertu solidarioa, Baztartxo antzokian. Donostiako eta Azkoitiko Musika eta Dantza Eskolako ikasleen eskutik.

Donostiako Kamerata eta Konboa Musika Eskolek eta Azkoitiko Bizkargi Musika Eskolak hartuko dute parte. Bertan, Maiatzean Herbeeretan ospatuko den Musikari Gazteen Jaialdirako elkarlanean prestatu den egitaraua aurkeztuko dute.

Zuzendaria: Enekoitz Martinez

Moldaketak: Juantxo Zeberio

Abesbatzako zuzendaria: Maje Larrañaga

Amaieran, Marea Urdinaren abestia zuzenean abestuko dute Marea Urdina taldekideek.

Sarrera: 3 euro (ateratzen den dirua osorik Marea Urdina proiekturako izango da). Sarrerak eskuragai daude Musika Eskolan.

Marea Urdinaren kontzertu solidarioa

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide