Anari: «Saria lagundu didaten guztiei eskerrak emateko aukera ederra da»

Maxixatzen.eus 2018ko api. 12a, 10:13

Adarra saria jasoko duela jakin berritan, abeslariak kontzertu «historiko-biografiko» bat egiteko asmoa adierazi du, berarekin jo duten musikari guztien pate hartzearekin.

 

Bere ibilbideari egindako aitortza gisa hartu du Anarik 2018ko Adarra Saria, Euskadi Irratiko Faktoria magazinean esan duenez. Fermin Muguruza, Ruper Ordorika, Mikel Laboa eta Benito Lertxundiren «klubean» sartzeak «inpresioa» eragiten dion arren, saria jasotzeak ematen dion talaia baliatu nahiko luke urte hauetan guztietan alboan izan dituen lagunei eskerrak emateko: «oso era kolektiboan egin izan dut lan beti».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide