maxixatzen.eus

Xabier Oroz, Aldundiaren 'Eee!ntzun' kanpainaren bideoklipean

  Parekidetasuna  Azkoitia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak Eee!ntzun kanpaina abiatu du, «indarkeriaren aurka eta kirolaren balioen alde» egiteko helburuz. Kanpaina horren berri emateko bideoklip bat prestatu du Aldundiak. Bertan, eliteko hainbat kirolarik hartu du parte, eta horien artean da Xabier Oroz Gipuzkoa Basketeko saskibaloi jokalari azkoitiarra.

 

Bideokliparen bidez, kirolaz «gozatzeko eta gozatzen uzteko» eskatu diote harmailari. Eskola kirolera zuzendutako kanpaina da Eee!ntzun, eta «harmailetan izan diren oldarkortasun eta indarkeriazko» gertaerei aurre egin nahi die, kirol balioetan oinarritutako heziketarekin.

Kanpainaren ardatza eskola kiroleko jokalariek partidaren aurretik egingo duten haka dantza maoria izango da; hain zuzen ere, kantu batek, dantza batek eta zeinuen erabilerak osatzen dute dantza hori. «Modu jostarian, emozio egoera bat sortuko da partidaren aurretik, eta hausnarketarako bidea eskainiko die eskola kiroleko partiduetara bertaratzen diren guztiei», azaldu du Aldundiak.

Hemen ikus dezakezue bideoa.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa