'AzkoitiAzpeitia 25 urte' hitzaldia eta bideo emanaldia Azpeitiko Soreasu antzokian

Maxixatzen.eus 2018ko api. 10a, 11:23

Datorren ostiralean, apirilak 13, AzkoitiAzpeitia maratoi erdiaren 25. edizioko azken ekintza egingo dute Azpeitiko Soreasu antzokian. 25 edizioetako laburpen bideo bat eta gero hitzaldia izango da.

 

25 edizio horiek jasotzen dituen laburpen bideoaren ondoren, Elena Loyo, Asier Cuevas, Alejandro Gomez Cabral, Alberto Juzdado eta Miguel Mostazarekin hitzaldia egingo dute. Bertan, lasterketa nola hasi zen, zer nolako garapena eta bilakaera izan dueneta beste istorio eta datu interesgarri batzuk emango dituzte. AzkoitiAzpeitia XXV. edizioko azken ekintza izango da. Sarrera doan izango da, eta ordu eta laurden inguruko iraupena izango du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide