Jone Zabaleta Kataluniako Unibertsitate Txapelketako txapeldun

Maxixatzen.eus 2018ko api. 8a, 14:38
Zabaleta, podiumeko lehen postuan.

Pistako itzulia eta krossa amaitu ondoren, Jone Zabaletak aire libreko denboraldiari eman zion hasiera atzo, zapatua, Lleidan (Katalunia). 800 metroko proban, Kataluniako Unibertsitate Txapelketako txapeldun izan zen Zabaleta.

 

Lleidan lortutako postua eta gero, apirilaren 21ean Espainiako Unibertsitate Txapelketa jokatuko du Andujarren (Andaluzia). Apirilean, orotara, hiru proba jokatuko ditu Zabaletak: datorren zapatuan, Donostian, Euskaldiko kluben arteko txapelketa; apirilaren 21ean, Andujarren, Espainiako Unibertsitate Txapelketa eta apirilaren 28an ligarekin hasiko da. Liga txapelketan Espainiako zortzi klub onenetako atletekin batera arituko da Zabaleta 1.500 metroko probetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide