Ibon Errazu ETB1eko 'Gailurra Xtreme' saioko protagonistetako bat izan da

Maxixatzen.eus 2018ko api. 6a, 14:30
Ibon Errazu azalpenak ematen (Irudia: Euskal Telebista)

Ibon Errazu Euskal Telebistaren lehen kateko 'Gailurra Xtreme' saioko protagonistetako bat izan zen atzo. Mendia eta kirolariak uztartzen dituen telebista saioan izan zen azkoitiarra.

 

Goierriko Bi Handiak mendiak zeharkatu zituzten atzoko saioan protagonistek, eta bertan izan zen Ibon Errazu hainbat gomendio ematen eta medizaleen segurtasuna bermatzen Gurutze Gorriko kide bezala.

Saioa osorik ikusteko, egin klik hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide