Entzungai da Passepartout taldearen 'Sinergia' diskoa

Maxixatzen.eus 2018ko api. 6a, 10:30

Gaur goizean argitaratu du modu digitalean Passepartout Azkoitiko musika taldeak Sinergia diskoa. Hamabi kantaz osatutako diskoa da argitaratu berri dutena, bi instrumentalak eta gainontzeko hamar letra eta guztizkoak. Spotify aplikazioan jarri ditu taldeak hamabi kantak entzungai.

 

Itzi Beitiak —teklak—, Jontxu Apek —baxua—, Ruben Lizarraldek —gitarra—, Tomas Lizarazuk —gitarra eta ahotsa— eta Xabi Arrietak —bateria— joan den urteko abuztutik zuten buruan diskoa sortzea eta egikaritzea. Orduan hasi ziren lehen konposaketa lanekin eta entseguekin, baina grabaketa lanak urtarrilean hasi zituzten. Boskoteak Arrasateko Shot! estudioan grabatu du diskoa, Alberto Martinez eta Ander Barriusoren gidaritzapean. Martinez ekoizle lanetan aritu da laguntzen eta Barriuso, arlo teknikoan.

 

Entzun Sinergia diskoa

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide