Oilo zuri bat gasolindegi inguruan ibili da

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 28a, 13:00

Gaur goizeko irudi bitxia oilo zuri batek utzi du. Antza, San Martin auzotik jaitsi da oiloa, eta gasolindegi parean ibili da korrika, hara eta hona. Errepide erdian ere ibili da oiloa autoengandik ihesi. Azkenean, gasolindegiko langileak jaso eta udaltzaingoek eraman dute oiloa bere etxera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide