Euritan bustitako XXV. AZKOITIAZPEITIA maratoi erdia

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 24a, 18:51

Eguraldi euritsua izan bada ere 25. AZKOITIAZPEITIA maratoi erdian, giro bikainean igaro dira ehunka korrikalari Azkoitiko kaleetatik. Guztira 1.217 gizon-emakumek parte hartu dute, 21 kilometroko lasterketan.

Mark Kiptoo keniarra izan da gizonetan nagusi, 01:01:03 denbora eginda. Gainera, Master 40 Mailako munduko marka ondu du Kiptook. Emakumeetan helmugaratzen aurrena Hawi Megersa etiopiarra izan da, 01:10:24 denborarekin. 

Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketa ere jokatu da gaurko proba nagusian, eta gizonetan Ander Sagarzazu donostiarrak eskuratu ditu bi txapelak, ordubete, 7 minutu eta 16 segundotan helmugaratuta. Emakumeetan, berriz, Nerea Arregi arrasatearrak lortu du Gipuzkoako txapela, maratoi erdia ordubete, 29 minutu eta 25 segundotan bukatuta. Maratoi erdiko sailkapen osoa  honako lotura honetan ikus daiteke.

VI. Proba Motza

16:15ean hasi da VI. Proba Motza, eta guztira 257 lasterkarik bukatu dute zortzi kilometroko lasterketa, eta gizonetan Oscar Fernandez (00:25:39) eta emakumeetan Claudia Anduaga gasteiztarra (00:30:25) nagusitu dira. Proba laburreko sailkapen osoa  honako lotura honetan ikus daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide