Kataluniaren aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar, udaletxe aurrean

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 24a, 17:23

Kataluniako politikari eta eragileen azken espetxeratzeak salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte bihar, igandea, Hego Euskal Herriko hainbat herri eta hiriburutan, 12:00etan, udaletxeen aurrean. Kataluniarekin bat, demokrazia, askatasuna lelopean, plazak betetzeko deia zabaldu dute protestaren deitzaileek EH Bildu, ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, CNT, Etxalde, EHNE eta Gure Esku Dago.

 

Azkoitian ere deialdia zabaldu dute, "Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako hainbat ordezkari politiko independentista espetxeratzeko agindua eman ondoren".

Deialdia luzatu duten eragileen esanetan, "Kataluniako herriak bizi duen salbuespeneko egoera eta Estatu espainiarraren demokrazia falta eta inboluzio demokratikoa" salatzeko deitu dituzte elkarretaratzeak. Modu horretan, Kataluniako herriari elkartasuna agertzeko deia egin diete eragile deitzaileek euskal herritarrei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide