Maxixatzenen zozketak

Iraurgi SBren asteburuko partidetarako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 23a, 12:54

Iraurgi SBko bi talde gorenek etxean jokatuko dute asteburu honetan: emakumezkoen ligako Añares Rioja ISBk eta mutilen urrezko ligako Sammic ISBk. Klubak hamar sarrera zozkatuko ditu Maxixatzeneko bazkideen artean, eta, gainera, doako autobus zerbitzua eskainiko du Azkoititik Azpeitira joan nahi duten zale guztientzat. Hauek izan dira sarreren irabazleak:

 

Lurdes Sudupe eta Nekane Aranburu Maxixatzeneko bazkideak izan dira Iraurgiren partidak ikusteko sarreren irabazleak.

Bi taldeek Azpeitiko kiroldegian jokatuko dituzte euren jardunaldietako partidak. Larunbatean jokatuko dute 18:00etan Añareseko neskek GDKO Ibaizabalen aurkako euskal derbia, eta igandean, berriz, ordu beran jokatuko dute Leb Oro ligako Sammic ISB eta FC Barcelona Lassa taldeek.

Doako autobus zerbitzua

Zapatuan 17:30ean, eta igandean 17:00etan eta 17:30ean abiatuko dira autobusak Azkoititik. Larunbatean, zerbitzu bakarra izango da, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia dela eta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide