Mikel Elorza txirrindulariak urtebeterako kontratua sinatu du profesionaletan

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 23a, 13:00
Mikel Elorza Pagaldai, txirrindularia.

Mikel Elorza Pagaldai (Azkoitia, 1991) txirrindulariak Inteja Dct talde dominikarrarekin urtebeterako kontratua sinatu du. Hitzarmen horri esker, profesional mailan pedalkadak ematen jarraituko du, beste urte batez. Bere sare sozialetan eman du albistearen berri, mezu honen bitartez:

 

«Hilabete oso gogor batzuk eta gero, hain gustuko dudan kirolaz gozatzen jarraituko dut beste urtebetez; eskerrik asko talde berriari nigan izandako konfiantzagatik eta azken hilabete hauetan lagundu didaten guztiei».

Aste honetan talde berriak Alacanten (Valentzia) duen egoitzan dago kontzentratuta, eta Lizarrako (Nafarroa) Miguel Indurain Sarian debutatuko du martxoaren 31n. Ondo bidean, Lizarran debutatu ondoren, Asturias, Gaztela eta Leon eta Madrileko probetan lehaituko da azkoitiarra. Gainera, taldekide izango ditu Elorzak, besteak beste, Paco Mancebo eta Albert Torres, pistako Europako txapelduna eta munduko azpitxapelduna.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide