Eroskiko aparkalekua itxita dago, garabi handi bat dagoelako

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 22a, 15:39

Atzotik ez dago erabilgarri Eroski supermerkatuaren kanpoko aparkalekua, garabi bat dagoelako lanean. Antza, Bazterretxe auzoko eraikin horretako berogailua konpontzen ari da garabia. Lanak eraikinaren teilatutik ari dira egiten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide