Txalaparta, alboka eta gitarra ikastaroa eskainiko dituzte Elkargunean

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 21a, 17:16

Udaberriarekin batera, ikastaro berriekin dator Elkarguneko eskaintza. Bi ikastaro berri hasiko dira apirilean: alde batetik, txalaparta eta alboka ikastaroa izango da, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolarekin elkarlanean. Beste aldetik, gitarra ikastarorako eskainiko dute.

 

Txalaparta eta alboka ikastaroa Ion Garmendiak bideratuko du, eta apirilaren 12an hasiko da.

Gitarra ikastaroa, berriz, apirilaren 11n hasiko da, eta Urtzi Azkue musikaria izango da irakaslea.

Bi ikastaroetan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da Elkargunean, martxoaren 28a baino lehen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide