Udaberriko Kontzertua eskainiko dute Iraurgi eta Aiztondo abesbatzek, ostiralean

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 20a, 13:24

Martxoak 23, ostirala, Astigarragako Aiztondo abesbatzaren bisita jasoko du Iraurgi abesbatzak, Udaberriko kontzertua ospatzeko. Bi abesbatzek zazpina kanta abestuko dituzte bakarka, eta beste bi abesti elkarrekin kantatuko dituzte. Kontzertua 20:00etan hasiko da, parrokian.

 

 

 

Beheko kartelean ikus daiteke kontzertuaren edukia:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide