Emakumeak ahalduntzeko ikastaroetan izen-emateko epea zabalik

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 20a, 10:18

Udalak onartu berri du Emakumeen eta Gizonen arteko II. Berdintasun Plana, eta horrekin batera, martxan da emakumeak ahalduntzeko ikastaro sorta berria.

 

Apiriletik ekainera izango dira saioak Elkargunean. Doan dira, eta parte hartu nahi dutenek apirilaren 6ra arteko epea dute izena emateko Udaletxeko Harrera Bulegoan. Horra proposamenak:

'Lana bilatzeko edo aldatzeko coaching tailerra', Mertxe Arratibel irakaslearekin. Apirilak 16  eta 23. Maiatzak 7 eta 14. Astelehenetan 9:30etik 12-30era.

'Autoestimua lantzeko tailerra', Miriam Herbónen eskutik. Maiatzak 10 eta 24. Ekainak 6, 13, 20 eta 27. Asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara.

'Kontatu gabeko emakumeak. Genealogia feminista artearen historian', Silvia Ayerrakin. Apirilak 18 eta 19, 18:00etatik 20:30era. Apirilak 21, 10:00etatik 13:00era.

'Autodefentsa emakumeentzat', Kanku Anaitasuna karate elkarteko Rita Juaristirekin. Apirilaren 14an hasita, hileko bigarren larunbatetan urte osoan zehar.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide