Eneritz Arrieta Emakume Master Cup txapelketako finalera sailkatu da

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 18a, 14:46
Eneritz Arrieta eta Patri Espinar. (Argazkia: Emakume Master Cup)

Eneritz Arrieta pilotari azkoitiarra eta Patri Espinar usansolotarra Emakume Master Cup txapelketako finalera sailkatu dira. Gaur eguerdian Oñatiko Zubikoa pilotalekuan 18 eta 6 garaitu dituzte Amaia Araiztegi eta Maddi Mendizabal.

 

Datorren igandean Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko dute finala, 12:00etan. Aurkariak Olatz Arrizabalaga eta Leire Etxaniz izango dituzte, iazko txapeldunak, beste finalerdian 18 eta 13 gainditu baitituzte Miren Larrarte eta Maider Mendizabal.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide