Euskarazko iazko libururik nabarmenenaren saria jaso dute gaur 'Caliban eta sorgina' saiakeragatik

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 16a, 16:41
Argazkian, saria eskutan dutela, 'Caliban eta sorgina' Silvia Federiciren saiakeraren egileak. / Jakin.

Nafarroako liburu denden elkarteak antolatuta, euskarazko libururik onenaren sari banaketa izan da gaur arratsaldean. Bertan, Eskafandraren Caliban eta sorgina Silvia Federiciren saiakerak jaso du euskarazko iazko libururik nabarmenenaren saria. Saria jasotzen izan dira, besteak beste, Aitor Arruti azkoitiartutako urrestildarra eta Edurne Lazkano azpeitiarra, saiakera liburuaren itzultzaileak.

 

Joan den abenduan argitaratu zen Silvia Federiciren Caliban eta sorgina liburua, Jakinek eta Elkarrek babestua. Feminismoaren mugarrietako bat da gaur egun, eta Eskafandra edizio taldearen hirugarren emaitza. Aitor Arruti Rezabal (Urrestilla, 1968) eta Edurne Lazkano Ibarbia (Azpeitia, 1968) eskarmentu handiko itzultzaileek euskaratu dute elkarlanean. Diego de Haro Nafarroako liburu denden elkarteak saritu du 2017ko euskarazko liburu onenaren izendapenarekin.

 

Azaleko argazkia: Eulalia Abaitua, Bizkaiko euskal emakumea (1900).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide