AZKOITIAZPEITIA maratoi erdiaren inguruko erakusketa Torre Zurin asteburuan

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 23a, 11:16

Asteburu honetan ere, Torre Zuri erakusketa aretoan AZKOITIAZPEITIA maratoi erdiaren inguruko argazki erakusketa ikusteko aukera izango da. Gaur, ostirala, 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Zapatuan, berriz, goizez 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara irekiko dute, eta igandean, goizez bakarrik. Azpeitiko Argazki Elkarteko argazkilarien eta Felix Sánchez argazkilari oinatiarraren lanek osatzen dute erakusketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide