Datorren astelehenean egingo da Haur danborradako karrozan ateratzeko zozketa

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 16a, 11:06

Martxoaren 19an, astelehenean, 18:15ean, LH1ekoen artean Haur danborradako karrozan aterako diren umeen zozketa egingo da eta baita, danborrada irekitzen joango diren kantineren eta banderadunarena ere. Gainerakoak gastadore taldea osatuko dute. Jantziak egun berean banatuko zaizkie, Gurea pilotalekuan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide