Silence, Gaztea Maketa Lehiaketan

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 15a, 12:57
Silence taldeko kideak.

Silence musika taldea Azkoitia eta Azpeitia artean sortutako pop rock talde gaztea da. Urtebetez entsegu lokalean lanean jardun ostean, maketa grabatu berri dute, eta XXVII. Gaztea Maketa Lehiaketara aurkeztu dira. Epaimahaiak hogei lan onenak aukeratu ditu, eta horien artean dago taldea. Orain entzuleek aukeratu beharko dute euren gustuko abestia. Taldeak Frecuencies of a broken soul kantua aurkeztu du Gazteako Maketa Lehiaketara, eta goiko postuetan dago oraingoz bozketa fasean.

 

20 talderen aurka lehiatu beharko dute, eta lotura honetan eman daiteke botoa. Taldeak herritarren bultzada eskatu du aurrera egiteko. Hau azaldu dute haien sare sozialetan: «Guztiek izugarrizko maila dute, gehienek guk duguna baino esperientzia eta ibilbide luzeagoa dutenak gainera. Gustura gaude honaino iritsi garelako, baina lagun gaitzazu oraindik eta urrutirago heltzen». Orain, taula gainera ateratzea da haien ametsa.

Entzun ''Frecuencies of a broken soul" abestia loturan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide