Teknologia berrietan oinarritutako tailerrak eskainiko dituzte Elkargunean, Pazko astean

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 13a, 10:17

Jolastek proiektuaren baitan, gaztetxoentzat tailer teknologikoak eskainiko dituzte Pazko astean, Elkargunean. Helburua da 10-14 urte bitarteko gazteak teknologia berrietan trebatzea da, irakaskuntza metodologia kolaboratiboen bitartez.

 

Etorkizun hurbilean nahiz gaur egun jada gizarteak teknologia arloan eskatzen dituen gaitasunak lantzea helburu izanik, Jolastek proiektuak beregain hartzen du belaunaldi berriei teknologia modu arduratsuan irakasteko erronka. Gauzatuko diren tailer ezberdinetan, robotika, programazio lengoaia edota 3D inprimagailuen inguruko teknologiak landuko dira. Kode irekian, euskaraz eta modu erabat praktikoan, "eginez ikasteko" aukera eskainiko zaie ikasleei, horretarako bereziki prestaturiko saioekin.

Ikastaroak, metodologia kooperatiboen eta arazoetan oinarritutako metodologien bitartez zuzenduko dira. Ikastaro guztian zehar ikaskideen elkarlana sustatuko da, hauek taldean lan egiteko beharrezkoak diren abileziak landu eta praktikan jarriko dituztelarik.

Industrian, zientzian edota medikuntzan erabiltzen diren teknologien oinarriak landuko dira ikastaroan, hala nola, Robotikaren mundua ezagutzeko aukera izango da, elektronika abiapuntu hartu eta programazio lengoaiaren bitartez.

 

Teknologia berriak

Bideojokuen sorkuntzarako edo mugikor aplikazioak egiteko balioko dute beste erabilpen askoren artean.

Honez gain, hiru dimentsiotako inprimagamailuak ezagutu eta piezak sortzeko aukera izango da ordenagiluz lagunduriko diseinu programen bitartez.

Ikastaroak Proiektuetan Oinarrituriko Irakaskuntza (Project Based Learning) bidez garatuko dira, uneoro praktika ardatz hartuko da eta "eginez ikasi" filosofia erabiliko da.

 

Metodologia kooperatiboa

Lehen momentutik ikaslea ikasketa prozesuaren protagonista bilakatzea bilatuko da, metodologia kolaboratiboen bidez arazo errealei irtenbide teknologiko bat bilatzeko prozesuan zehar.

Ikasleak talde txikitan antolatuta egongo dira eta taldearen ardura izango da erronkari modu kolektiboan erantzutea.

 

Saioak apirilaren 4an, 5ean eta 6an izango dira, 09:00etatik 13:00etara. Martxoaren 13tik 22ra izena eman beharko da Azkoitiko Gazteria Zerbitzu bulegoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide