Umeen danborradako entseguak martxan

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 13a, 09:51
Iaz egin zen umeen danborradako irudi bat.

Martxoaren 12an hasi ziren herriko umeak apirilaren 7an egingo den danborradarako prestatzen. Hurrengo entsegua martxoaren 14an egingo dute, 19:00etatik 20:00etara. Aste honetako azkena, berriz, martxoaren 15ean, ostegunean, egingo dute, ordu berean. Aurrerantzean egingo dituzten entseguak astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan izango dira, guztiak 19:00etatik 20:00etara.

 

280 ume inguruk hartuko dute parte aurtengo danborradan. Sukaldarien arropak berritu egin dituzte, eta karrozaren gaia ere sukaldariekin lotutakoa izango da. Sukaldari bezala danborra jo nahi dutenek, martxoaren 19an, 21ean eta 22an egingo diren entseguetan izango dute izena emateko eta jantziak lortzeko aukera. Horrez gain, karrozan ateratzeko eta danbor joleen aurretik joango diren banderadunen eta kantineren zozketa datorren astelehenean, martxoak 19, egingo dute, LHko 1. mailako ikasleekin. Karrozan, banderadun postua edo kantineren postua egokitzen ez zaien umeek, gastadoreen postua beteko dute.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide