'Aukera osasungarriak gure haurrentzako' hitzaldia emango dute Xabier Munibe haurreskolan

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 12a, 11:33
Argazkia: Xabier Munibe haurreskola

Hurrengo asteartean, martxoak 20, 'Aukera osasungarriak gure haurrentzako' hitzaldia emango du Intza Sudupe azkoitiarrak Xabier Munibe haurreskolan, 18:00etan. Haur eta gaztetxoak dituzten gurasoei zuzendu diete gonbitea haurreskolako arduradunek.

 

Antolatzaileek azaldu dutenez, «hitzaldia teorian dakigun hori praktikan jartzeko aukera ona izango da eta eguneko jatordu ezberdinak landuko ditugu». Gosariaren, hamaiketakoaren eta askariaren inguruan hitz egingo dute bereziki hitzaldian, «askotan ez baitugu jakiten haurrei zer eskaini», esan dute antolatzaileek. Horrez gain, otordu horietan eskaintzen den azukre kopuruaz ere hausnartuko dute parte hartzaileek.

        

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide