Juan Luis Larrearekin bildu da Zubizarreta alkatea

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 10a, 15:40

Gipuzkoako Futbol Federazioko lehendakari ohi eta UEFAko Batzorde Exekutiboko kide berriki izendatua izan den Juan Luis Larreak ez du gaurko Anaitasunaren eta Lagun Onaken arteko derbia galdu nahi izan. Gorrixen eta Lagun Onaken zuzendaritzarekin bildu aurretik, udaletxean izan da Javier Zubizarreta alkatea agurtu eta solasaldi bat izateko.

 

Espainiako Futbol Federazioko batzorde gestoreko lehendakaria eta alkatea elkarrekin bildu dira, eta Javier Zubizarretak Txerloiko futbol zelaian egindako hobekuntzen eta futbol esparruan herrian sortzen doazen beharren berri eman dio.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide