Dozenaka lagun bildu dira 'Antxo' euskal presoaren omenezko elkarretaratzean

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 9a, 23:35

Xabier Rey Urmeneta 'Antxo' euskal presoa joan den martxoaren 6an hil zen Cadizko Puertoko espetxean. Iruñekoa zen eta 38 urte zituen. Gaur, ostirala, 19:00etan plazan kontzentrazioa izan da. Dozenaka lagun elkartu dira bertan, Espetxe politika hiltzailea. Agur eta ohore Antxo! lemapean.

 

Kontzentrazioaren ostean, heriotza horren inguruko irakurketa egin dute:

 

Heriotza honek arduradun politikoak ditu, Espainiako gobernua eta PPko agintariak. Salbuespeneko espetxe politika aplikatzen jarraitzen dutelako.

Xabier Rey (Antxo) , atxilotua eta torturatua izan zen, geroztik 10 urte egon da espetxean isolatua, azken aldian Puerto III espetxean Iruñetik 1000 km-tara.

Nazioarteko legediaren arabera, torturapean autoinkulpazioen baitan emandako zigorrak ez lirateke kontutan hartu beharko. Bertan behera geratzen eskatzen dugu, horren arabera Antxo eta beste asko kalean egon beharko lukete.

Espainiar estatuak salbuespen politika indarrean mantentzen du euskal presoen aurka. Mendeku politika da.

Euskal gizarteari eta eragileei interpelatu zaie, dispertsioarekin amaitzeko eta EH ekartzeko urratsak emateko. Estatu espainiarrari eskaera bakar bat, utz gaitzala bakean Antxori azken agurra ematen.

 

Bukatzeko, bihar, larunbata, arratsaldean Iruñean egingo den manifestaziorako deiarekin bat egin dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide