Dena prest Txerloiko futbol zelaian derbirako

Dena prest Txerloiko futbol zelaian derbirako

Txerloiko futbol zelaian hainbat berrikuntza egin dituzte azken asteetan eta dena prest dago bihar derbia jokatzeko. Anaitasunako eta Lagun Onakeko gizonak 17:00etan dute hitzordua itxuraldatutako zelaian.

 

Duela egun gutxi berritu du Udalak tribuna, eta aste honetan falta ziren beste bi esku-hartze gauzatu dira. Batetik, markagailu inguruan estalpea eraiki dute jarraitzaileek erosotasun gehiagorekin goza dezaten partidez eta bestetik, sarreran estalitako toki bat eraiki da, leihatila modura erabiliko dutena sarrerak eta errifak saltzeko.

 

 

 

Erlazionatuak

Zozketatu ditugu biharko derbirako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia

Zapatuan Lagun Onaken aurkako derbia ikusteko lau sarrera banatu ditu Anaitasunak Maxixatzeneko bazkideen artean. Hona hemen irabazleen izen-abizenak:
Unai Aranbarri: «Bolada on bati heldu behar diogu, eta horretarako aukera dugu zapatuan»

Erabiltzailearen aurpegia

Unai Aranbarri (Azkoitia, 1993) Hirugarren Mailako taldearen kapitaina da. Taldea garaipenen bolada hasteko irrikitan dagoela esan du Aranbarrik. Z...