Ezkutuko Altxorrak bisita gidatuak igandean: 'Azkoitia eta Ilustrazioa'

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 9a, 09:59
Intsausti Jauregia.

Igande honetan, martxoak 11, Ezkutuko Altxorrak egitarauaren barne, bisita gidatua izango da: Azkoitia eta Ilustrazioa izenburupean. Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Intsausti Jauregitik. Bisita doakoa da, eta interesa duten guztiek bertaratu eta parte hartzeko aukera izango dute.

 

Azkoitiko Zalduntxoek Euskal Herriko ekonomian, artean, kulturan eragin nabarmena izan zuten mugimendua ekarri zuten Frantziatik, Ilustrazioa. Xabier Munibe Peñafloridako konteak gidatuta Azkoitian izan zuen epizentrua mugimendu honek, bere etxea zen Intsausti jauregia izan zelarik mugimendu guztiaren lekuko. Bisita honetan etxe honetako txoko guztiak bixitatuz garai hartan murgildu ahal izango dira partaideak, XVIII mendea eta ilustrazioan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide