Dozenaka lagun Bizenta Mogel Elkarteak antolatutako aurreneko hitzaldian

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 7a, 18:17

Bizenta Mogel Elkarte Sozio-Kulturalak hainbat hitzaldi antolatu ditu aurten ere, eta gaur arratsaldean Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko historialariaren hitzaldia izan da Elkargunean, Azkoitiaren nortasun historikoa: etxeak izenburupean. Aretoa jendez lepo bete da.

 

Datorren hitzaldaia hilaren 14an izango da, 15:30ean hasita, Elkargunean. Bertan Iñaki Olaizola antropologoa izango da, Euskal Herriko ehorzte errituen historia kontatzeko.

Azkenik, hilaren 21ean, ibilaldia egingo dute Bilboko Arte Ederren Museora - Goya. 14:00etan irtengo dira Eroski txikiaren pareko geltokitik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide