Pentsio duinak eskatu dituzte ehunka azkoitiarrek

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 5a, 12:14

Ehunka herritarrek bat egin dute pentsio duinen aldeko elkarretaratzean. Astero, astelehenetan, plazan biltzen dira protesta egiteko, eta gaur hirugarrengoz elkartu dira. Orain arteko protesta jendetsuena izan da gaurkoa.

 

Espainiako Gobernuak pentsioei egindako %0,25eko igoeraz gain, azken urteetako erreformak eta horiek sortu dituzten eraginak salatu dituzte 200 erretirodun inguruk. Pentsioen igoerak, hilean 2,3 euro gehiagoko igoera suposatzen du pentsiodunentzat, urtean 32,2 euro gehiago. Datorren astelehenean ere 12:00etan herriko plazan jarri dute hitzordua pentsio duinen alde protesta egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide