Jai giro bikaina Martirietako Emeterio eta Zeledonio festetan

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 4a, 21:47

Atzo, zapatua, Emeterio eta Zeledonio jaiak ospatu zituzten Martirieta auzoan. Goizeko 11:00etan botatako txupinazoarekin eman zieten hasiera jaiei, eta mezaren ostean hamaiketakoa egin zuten trikitilariekin.

Arratsaldean, 25 bikotek hartu zuten parte Martitteko Bentako I. Mus Txapelketan, eta Jabier eta Korta auzokideak nagusitu ziren. Horien atzetik, bigarren, Joxe Mari eta Ina (Azpeitia-Zestoa), Bixente eta Iñaki (Azkoitia-Deba) eta Azkoitiko Zabale eta Nuarbe bikoteak sailkatu ziren. Afarian goraino bete zen Martirietako elkartea, eta afalostean Kupela taldeak alaitu zuen gaua Martirietan.

Argazkiak: Ibor Errazu

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide