Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Ergela' antzezlanerako sarrerak

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 2a, 10:41

Zapatuan Ergela antzezlana ikusteko lau sarrera banatu ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean, Udalaren laguntzarekin. Hona hemen irabazleen izen-abizenak:

 

Ana Zubizarreta Goya eta Itxaso Elorza Martija, Maxixatzeneko bazkideak, izan dira bina sarreren irabazleak. Zozketan parte hartzeko galderaren erantzun zuzena hau zen: Begoña Bilbao.

Irabazleek Baztartxoko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak antzezlanaren egunean, emanaldia hasi baino lehen.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

Irabazleok, berriz, gozatu emanaldiarekin!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide