Pentsio duinak eskatzeko elkartuko dira hirugarren aldiz, astelehenean

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 4a, 10:00
Joan den astelehenean egindako elkarretaratzea.

Herritar talde batek deituta, pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar, martxoak 5, 12:00etan, herriko plazan. Astez aste hazten ari da pentsioen inguruko protesta; biharkoa hirugarren elkarretaratzea izango da.

 

Gobernu espainiarrak pentsioei egindako %0,25eko igoeraz gain, azken urteetako erreformak eta horiek sortu dituzten eraginak salatuko dituzte erretirodunek eta pentsiodunek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide