Friday's Crew eta Baserriko Ollaxkue Labien taldeen kontzertuetarako sarrerak salgai

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 28a, 13:55

Azkoitiko Um Blem Ble Tabernarien Elkarteak antolatuta, Friday's Crew eta Baserriko Ollaxkue Labien taldeen kontzertuak izango dira martxoaren 17an, Elkargunean.

 

Bi taldeen kontzertuak bertatik bertara jarraitzeko, sarrerak aurrez erosi beharko dira Etxe Aitz tabernan, 5 euroren truke. Antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, Elkarguneko edukiera mugatua izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide