Elurrak arazoak eragin ditu osasun, hezkuntza eta garraio alorretan

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 28a, 11:20
Azkoitiko osasun-zentroa.

Elurrak arazoak eragin ditu herrian, eta garraioan, hezkuntzan eta osasunean ohikotasunetik atera ditu herritarrak.

 

Autobus zerbitzuak etenda

Autobus zerbitzuetan eragin handia izaten ari da elurtea. Urola bailarako autobus lineak etenda egon dira goizean, elurrak errepideetan eragindako arazoengatik. Hala ere, La Guipuzcoana autobus etxeak Twitter kontuan adierazi duenez, UK01, UK03, UK05 eta UK06 lineak hasi dira martxan.

Bestalde, Udalak azaldutakoaren arabera, Urbanue-herri barruko autobus zerbitzua bertan behera gelditu da, baina arratsaldean zerbitzua berriz martxan hasi da normaltasunez.

Osakidetzaren hainbat gomendio

Azken orduetan elurrak sortutako arazoak ikusita, Osasun Sailak eta Osakidetzak larrialdizkoa ez den hitzordua bertan behera uzteko gomendioa egin dute. Medikuaren hitzorduak beste egun batera atzeratzeko eskatu dute. Ospitaleak eta osasun-zentroak irekita daude hitzordua atzeratu ezin daitezkeen edo larriak diren beharretarako.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide