Azkoitiko bazterrak elurtuta esnatu dira

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 28a, 09:41

Eguraldiaren iragarpenak abisatu bezala, elurtuta eta zuri esnatu da Azkoitia, beste behin. Hirugarren elur aldia da herrian, eta txikienentzat eskolarako bidea alaitu duen arren, errepidean hainbat arazo eragin ditu. Herriko errepide batzuk, itxi egin behar izan ditu udaltzaingoak «egoera txarrean» zeudelako.

Azkaraten, turismo autoentzat kateak beharrezkoak dira, eta kamioientzat eta ibilgailu artikulatuentzat itxita dago. Elosuan, bestalde, ibilgailu guztientzako arreta eskatu du Trafiko Zuzendaritzak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide