Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak Ohiko Batzarra egingo du zapatuan

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 26a, 10:30

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak Ohiko Batzarra egingo du zapatuan, martxoak 3. Elkarteko jantokian elkartuko dira bazkideak. Bi deialdi egin dituzte: lehena, 16:30ean, eta bigarrena 17:00etan.

 

Eguneko gai zerrenda honako hau izango da:

- 2017ko Batzar Orokorreko akta onartzea.

- 2017ko ekintzen berri ematea.

- 2017ko diru kontuen azterketa eta horiek onartzea.

- 2018ko ekintza planaren berri ematea eta horiek onartzea.

- 2018ko aurrekontuen azterketa eta horiek onartzea.

- 2018ko kuota onartzea.

- Galde-erantzunak.

Zuzendaritza Batzordeak jakinarazi duenez, deialdi bakoitzaren amaieran parte hartzaileen artean opariak banatuko dituzte. Kontuei buruzko informazioa nahi duenak, berriz, elkarteko bulegoan egin beharko du eskaera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide