Lilatoira joateko autobusa jarriko du Udalak

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 23a, 11:34

Ttipi Ttapa Azkoitiko emakume korrikalari elkarteak hala eskatuta, Udalak Donostiako Lilatoira joateko autobusa jarriko du.

 

Lasterketa hurrengo igandean, martxoak 4, izango da eta autobusa goizeko 08:30ean aterako da Aizkibel Liburutegi aurretik. Autobusa joateko bakarrik izango da; itzultzeko ez da autobusik izango. Autobusean Donostiara bidaia egiteko aurrez izena eman beharko da Elkargunean, eta horretarako azken eguna martxoak 1, osteguna, izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide