2018/03/11 12:00 - 14:00

Bestelakoak

'Ezkutuko Altxorrak' bisita gidatuak

'Ezkutuko Altxorrak' bisita gidatuak
Intsausti Jauregia, Azkoitia

Azkoitia eta Ilustrazioa, Intsausti jauregitik abiatuta.

Igande honetan, martxoak 11, “Ezkutuko Altxorrak” egitarau barruan, bisita gidatua egingo da: “Azkoitia eta Ilustrazioa”. Eguerdiko 12:00etan izango da Intsausti Jauregian. Bisita doakoa da eta interesa duten guztiek parte hartzeko aukera dute bertara joanda.

Azkoitiko Zalduntxoek Euskal Herriko ekonomian, artean, kulturan eragin nabarmena izan zuten mugimendua ekarri zuten Frantziatik, Ilustrazioa. Xabier Munibe Peñafloridako konteak gidatuta Azkoitian izan zuen epizentrua mugimendu honek, bere etxea zen Intsausti jauregia izan zelarik mugimendu guztiaren lekuko. Bisita honetan etxe honetako txoko guztiak bixitatuz garai hartan murgildu ahal izango dira partaideak, XVIII mendea eta ilustrazioan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide