Marta Oruesagasti dantza irakasle ohia hil da 76 urterekin

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 21a, 14:49
Marta Oruesagasti.

Marta Oruesagasti (Azkoitia, 1942-2018) dantza irakaslea izandakoa hil da bart, 76 urterekin. Donostiako ospitalean zendu da, gaixotasun baten ondorioz. Elosu auzoko Bega baserrian jaioa, erreferente handi bat izan da Oruesagasti euskal dantzen munduan Azkoitian.

 

Duela 40 urte inguru  dantza eskola bat jarri zuen martxan, eta 20 bat urtez aritu zen euskal dantzak irakasten. Kantzel zaharrean ematen zituen eskolak. Belaunaldi oso batek, ehunka neska-mutilek, eskola horretan ikasi zuten dantzan.

Fandangoa eta arin-arina erakusten zituen, eta dantza suelto txapelketatarako ere prestatu zituen hainbat eta hainbat bikote azkoitiar. Horretarako, Oruesagasti bera Osintxura joaten zen dantzari buruzko teknika zehatzagoak ikastera. Ibilbide horretan, berekin alboan izan zituen Maisol Urteaga eta Belen Sagarzazu. «Alaia, langilea eta beti laguntzeko prest zegoena zen; emakume bikaina. Hutsune handia utzi du euskal kulturan eta herrigintzan», azaldu dio Sagarzazuk Maxixatzeni.

Dantza munduan bakarrik ez, euskal kultura bultzatzeko hamaika ekintzatan ere parte hartu zuen bere bizi osoan. Maxixatzenenek 2016ko abenduan elkarrizketatu zuen, San Andres jaien harira, talogintzan ere aditua zelako.

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide