Alvaro Beñaran psikomotrizista eta pedagogoa izango da Abaraxkan

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 21a, 10:10

Helduaren rola. Ez dago haurraren garapenik heldurik gabe izenburupean, Alvaro Beñaran psikomotrizista eta pedagogoak hitzaldia eskainiko du martxoaren 10ean eta 11n, Bizilore eskola aktiboan. Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei, hezkuntza profesionalei, gurasoei eta haurrekin harremanetan dagoen pertsona orori zuzenduta dago. Hamabi orduko iraupena du, eta 90 euro ordaindu beharko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide