Bizenta Mogel Elkartearen hitzaldiak otsailaren 28an hasiko dira

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 20a, 09:59

Bizenta Mogel Elkarte Sozio-Kulturalak 2018. ikasturteari dagozkion hitzaldiak antolatu ditu datozen asteetarako. Otsailaren 28an hasiko dira konferentziekin. Guztiak Elkargunean izango dira, 15:30ean hasita.

 

Egitaraua:

Otsailak 28, asteazkena:

Bakardadearen aurrean jarrera eta posibilitateak.

Hizlaria: Jexux Mari Mujika EUTG-ko etika irakaslea.

Martxoak 7, asteazkena:

Azkoitiaren nortasun historikoa: etxeak.

Hizlaria: Juan Bautista Mendizabal historialaria

Martxoak 14, asteazkena:

Euskal Herriko ehorzte errituen historia

Hizlaria: Iñaki Olaizola antropologoa

Martxoak 21, asteazkena

Ibilaldia egingo dute Bilboko Arte Ederren Museora - Goya. 14:00etan irtengo dira Eroski txikiaren pareko geltokitik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide