Fridays Crew taldeak kontzertua emango du Elkargunean

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 19a, 16:50

Fridays Crew taldeak kontzertua emango du datorren martxoaren 17an, Elkargunean, Ollaskuk Labien taldearekin batera. Harresien Gainetik Tourra ari da egiten taldea, eta 2017ko urriaren 28an «azken orduko ezusteko bategatik» herriko plazan eman ezin izan zuten kontzertua emango dute Elkargunean.

 

Joan de zapatukoarekin «gustura»

Um Blem Ble tabernarien elkarteak balorazio «positiboa» egin du joan den zapatuan Elkargunean izan ziren kontzertuekin. Rural Zombies eta Rodeo taldeek eman zuten kontzertua, eta elkartetik azaldu dutenez, «kontzertuak oso ondo joan ziren eta jendeak oso gustura irten zuen Elkargunetik».

Horrez gain, tabernarien elkarteak jakinarazi du, udaletxean «1.000 euroko fidantza» jarri behar izan zutela kontzertuak Elkargunean egin ahal izateko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide