Imanol Larrañaga Thailandiatik Azkoitira iritsi da, bizikletaz

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 16a, 13:54
Imanol Larrañaga herriko plazara iritsi zen unea.
Atzo, osteguna, Thailandiatik Azkoitira bizikletaz etorri zen Imanol Larrañaga (Azkoitia, 1985), zazpi hilabete bidean eman ostean. Uztailaren hasieran abiatu zen Thailandiatik, eta, azkenean, atzo iritsi zen herriko plazara. Kanpoan bizi da aspaldian Larrañaga, 20 bat urterekin joanda. Urtebeteko bidaia egin eta etxera itzultzea zen haren hasierako asmoa, baina ideiaz aldatu zuen gerora.

 

Lagunekin egin zituen atzo azken 10 bat kilometro. Imanol Larrañaga herriko plazara iritsi zen unea, bideoan:

Bi urte eta erdi Azkoitira bisitan etorri gabe egon ostean, iritsi da Larrañaga. Urpekaria da afizioz eta ofizioz, eta interesatzen zaion lan bat aurkitu du Polinesian. Baleekin lan egingo du, eta martxoaren amaierarako han egon behar du. Etxekoak bisitatu eta Polinesiara joango da berriz.

Herrialde hauek gurutzatu ditu Larrañagak: Thailandia, Myanmar, Txina, Laos, Mongolia, Errusiaren zati bat, Kazakhstan, Arabiar Emirerri Batuak eta Iran. Handik Turkiara igaro eta Europa guztia zeharkatzea nahi zuen, baina moztu egin du ibilbidea azkenean.

 

imanol2

Zazpi hilabete bidean eman ditu Larrañagak, kanpinean lo eginez sarritan.

Jarraian, 2015ean Laida Beristain kazetariak Larrañagari egindako elkarrizketa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide