IV. Outleta Herrixenek antolatuta, hurrengo asteburuan

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 16a, 12:19
otsailaren 23an, 24an eta 25ean irekiko dute IV. Outleta.

Herrixen Azkoitiko Dendaixek antolatuta, otsailaren 23an, 24an eta 25ean irekiko dute IV. Outleta, Elkargunean. Guztira, herriko hamabi dendak parte hartuko dute: Pintxin, Trukebai, Arantxa, Idurre, MunduEko, Lirain, Maina, Bego, Munibe, Soul, Begobi eta Yoko Kirolak.

 

Aurten, gutxienez 10 eurotako erosketak egiten dituzten bezeroi zenbaki bat emango diete (zenbaki bakarra pertsonako), eta zenbaki horiekin, igandean, zozketa egingo dute. Zozketa hori 12:00etan hasiko da eta sari ezberdinak zozkatuko dituzte. Zenbaki saridunen jabeek bertan egon beharko dute, saria jaso ahal izateko.

Outleta ordutegi honetan zabalduko dute: ostiralean, 17:30etik 20:00etara; zapatuan, goizez, 10:00etatik 14:00etara, eta, arratsaldez, 16:30etik 20:00etara. Igandean, berriz, goizez bakarrik zabalduko dute, 10:00etatik 14:00etara. Bestalde, zapatuan umeentzako puzgarriak egongo dira. Eta aurten ere 3 eta 10 urte arteko haurrentzako zaintza zerbitzua eskainiko dute, zapatuan eta igandean.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide