Go!azen ikusteko sarrerak eskuragarri daude oraindik udaletxean

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 15a, 13:42

Go!azen taldearen antzezlanerako sarrerak oraindik geratzen dira, eta udaletxean eskura daitezke. Emanaldiak otsailaren 24an izango dira, 17:00etan eta 19:00etan eta oraindik bietarako daude sarrerak.

 

Sarrerak eskuratu nahi dituenak udaletxeko Kultura sailera joan beharko du 09:00etatik 14:00etara edota deitu 943 85 71 70 telefonora.

Sarrera: 6 euro

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide